Mendebaldeko kanon

Mendebaldeko kanon literarioan aipatu ohi diren zenbait idazle: Homero, Virgilio, William Shakespeare, John Milton, James Joyce, Miguel de Cervantes, Fernando Pessoa, Molière, Victor Hugo, Marcel Proust, Lev Tolstoi, Fiodor Dostoievski, Dante Alighieri, Nikolas Makiavelo, Alessandro Manzoni, Mark Twain, Ernest Hemingway, Goethe, Friedrich Schiller eta Thomas Mann
Mendebaldeko kanonean ingeles literatura beste literatura batzuk baino pisu gehiago izan ohi du. Irudian ingelesezko kanonean aipatu ohi diren zenbait idazle: Geoffrey Chaucer, William Shakespeare, Jane Austen, Mary Shelley, Oscar Wilde, Virginia Woolf, T. S. Eliot, Doris Lessing eta Salman Rushdie.

Mendebaldeko kanona Mendebaldeko kultura eratzean eraginik handiena izan duten literatura obrak dira; bai eta, zentzu zabalagoan, literaturaz besteko artelanak ere.[1]

Kanonaren izaera estuki lotuta dago azken garaiotan kolokan jarri diren zenbait kontzeptuekin, hala nola, iritzi estetiko unibertsal baten bideragarritasuna, literaturaren helburua irakaskuntzan eta gutxiengoen edo sektore batzuen bazterkeria edo errepresioa mintzaldia hegemoniko baten bidezː emakumeak, gutxiengo etnikoak edo langileria izanik menperatutakoak.

  1. Esate baterako kanoneko margolanak eta eskulturak topa daitezke Euskaltzaindiaren 194. Arauan. «194 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-04).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search